Ongi etorri!
Leioa Waterpolo taldearen web gune ofizialean zaude. Hemen, gure klubari buruzko albisteak, kronikak, estatistikak, klasifikazioak eta argazkiak aurkituko dituzue.
Bestalde, gaztelerazko web gunean aurkitu ahal izango dituzue azken orduko albisteak, egunero gaurkotuko direnak.
Leioa Waterpolo talde gaztea da, hamabi urteko historiarekin, pixkanaka-pixkana hazi egin dena euskal waterpoloaren erreferentzi bihurtu arte.
Gaur egun ia 120 kirolari ditu, 10 taldetan banatuta, hauetatik 3 senior mailoakoak dira: bi emakumezkoenak eta bat gizonezkoena. Emakumezkoen lehenengo taldeak, Euskal Herriko Ligako txapelduna 2006/07 eta 2008/09 denboraldietan, eta 2009/10 sasoian Estatuko Lehenengo Mailan parte hartu ondoren, berriro jokatzen du 2011/12 denboraldi honetan estatuko waterpoloaren zilarrezko mailan, azken 2010/11 sasoian Bigarren Mailako Espainiako Txapelketa irabazi ondoren. Emakumezkoen bigarren taldeak, bere partez, Euskal Herriko Ligan jokatzen du, eta mutilezkoen taldea Euskal Herriko Ligako Lehenengo Mailan dago.
Gainera, Leioa Waterpolok harrobiaren aldeko hautu sendoa hartuta du aspalditik. Egun, behe-mailetako kategorietan 7 talde ditu: emakumezkoen eta mutilezkoen jubenilak, mutilezkoen kadetea eta emakumezkoen eta mutilezkoen infantilak, Euskal Herriko Ligan jokatzen dutenak. Nesken eta mutilen alebin-benjamin taldeak ere baditu, denboraldian zehar txapelketa batzuetan parte hartzen dutenak. Talde hauek klubaren harrobiko emaitza dira, waterpolo eskola baitauka klubak, bertan etorkizunean taldeetan arituko diren jokalari gazteak osatzen dira.
Sei-zortzi urteko umeek ere lekua daukate Leioa Waterpolo klubean, hauek baitira ostiralero egiten diren miniwaterpoloko entrenamenduen protagonista nagusiak. Bertan, igerilekuan jolasak egiten dituzte, uretako trebetasunak hartzen eta psikomotrizitatea landuz.
Leioa Waterpolok Sakoneta igerilekuan entrenatu eta jokatzen ditu bere partidak. Bere instalazio txikiak oso ezagunak dira bertan sortzen den giro onagatik, seguruenik Euskal Herriko zalerik zalapartatsu eta arduratsuenak, taldearekin duten konpromiso handia azpimarratuz. Gainera, emakumezkoen lehenengo taldeak bere Estatuko Ligako partidak Askartza igerilekuan jokatzen ditu, baita Leioan ere.
Azkenik, zuen kolaborazioa eta lankidetza eskatzea gustatuko litzaiguke, pixkanaka web orria Leioa Waterpoloko kideen bilgune bihur dadin, baita kirol honen zaleena ere.
Bisita atsegina izan dadila opa dizugu.
Adeitasunez,

|

.jpg)

Babesleak

|
Aerospace Engineering Group |
|
|
|
| |
- Orain Waterpolo Crow TV 24h on line-an...
|